Asteartea izango da San Fermin eguna, eta Martindegin prest dira jaietarako: 10:00etan diana izango da; 10:30etan, auzoko hildakoen aldeko meza eta hamaiketakoa; 11:30etan, haur jolasak eta buruhaundiak; 17:00etan, marrazteko txokoa eta tiro karabina lehiaketa; 18:00etan, Patxin eta Potxin pailazoen emanaldia; eta ondoren, kalejira. Festek ostiraletik igandera izango dute jarraipena.