Herriarteko finala jokoan gaur, Iruñan

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 4a, 02:00

Goizeko 09:30etan hasiko dira partiduak gaur, Iruñ­a­ko Labrit pilotalekuan. Este­ri­bar izanen du aurkari Goi­zuetak, eta irabazteko aukerarik ez du faltako. Izan ere, sail­kapen fasean 3 eta 1 irabazi zion Goizuetak Esteribarri.
Aurrena, Joanes Ape­zetxea eta Beñat Apezetxea alebinek ariko dira; gero, Aitor Aiz­kor­be eta Antton Apeze­txea in­fan­ti­lak; Iker Sala­berria eta Jo­nni Sa­laberria jubenilak se­gi­dan; eta Jon Zabaleta eta Ekaitz Nar­­bar­te seniorrak, bukatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!