Garin libre uztea eskatzeko, hainbat ekintza prest

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 3a, 02:00

Datorren asterako, hainbat ekintza antolatu dituzte, Garin herriko tabernaren itxiera salatu eta libre uztea eskatzeko. Atzo apaindu zuten Garin, globo laranjekin, eta datozen egunetarako egitaraua ere osatu zuten.
Datorren asteartean, mus txapelketa jokatuko da Gari­nen bertan, arratsaldeko 16:00e­tan hasita. Momentuan apuntatu beharko da. Asteazkenean, be­rriz, haur jolasak izango dira, baina haur, gazte eta helduek parte hartzea nahi dute.

Poteoa eta karaokea, ostegunean
Eta ostegunean, gixatu poteoa egingo dute 20:00etan, eta karaokea ondoren, 22:00etan.
Gainera, egunero egingo dute kontzentrazioa Garinen, iluntzeko 20:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!