Goi mailako pelota partidua antolatu dute gaur, Antiguako pelotalekuan, Pausokaren alde. Aitor Gorrotxategi eta Eneko Aizpitarte pelotari hernaniarrak izango dira protagonista, atzelariak biak. Eta aurrean, pelota munduan zeresan haundia eman duten beste bi: Titin III eta Ekaitz Saralegi; biak, profesional ohiak.
Pausokak antolatu du jaialdia, eta bertan lortutako diru guztia elkartearentzat izango da. Partidua gaueko 22:00etan hasiko da, eta sarrerak aldez aurretik erosi daitezke Foto Mikin (Matia kalea, 3), eta Tandem Berrin (Matia kalea, 52). Internetez ere eskatu daitezke, sarrerakpilotapartidua@gmail.com helbidean. Aurrez 10 euro balio dute, eta frontoian bertan 12 euro.