Ikuskizun berezia antolatu dute Goizuetan, bihar. Mexikotik kantari izena du ikuskizunak eta mariatxiak izanen dira, besteak beste. Mariachi Imperial Elegancia Mexicana taldeak joko du eta Dantzaki dantza taldeak ere parte hartuko du. Iluntzeko 20:30etan hasiko da herriko plazan. Dohainik izanen da.