festa eguna izaten da Kaxkoko bizilagunentzat uztailaren 16a, Karmen Eguna. Bi aste eskas geratzen diren honetan, dagoeneko hasiak dira preparatibo lanekin.
Alkate izendatzea, karta jokoa, sardin jatea eta beste hainbat ekitaldik markatzen dute Karmen Eguna; eta horietako bat da, eguerdian egiten den bazkaria. Txartelak salgai daude 15 euroan Onddi eta Aralar tabernetan; eta Miguel Lujanbiok ere baditu.
Bestalde, festa eguneko zapi eta banderolak erosi nahi dituenak ere, aukeran ditu 3 eta 5 euroan, hurrenez hurren. Azkenik, errifak ere badira aurten: euro bat balio dute eta hamar zenbaki jokatzen dira. Saria uztailaren 10ean ateratzen da, ONCEko zenbakiarekin. Irabazleak asteburuko otordu bat jasoko du Errioguardan. Azken hiruak Miguel Lujanbiok ditu salgai, Irizar parean.