‘Duo Do Portu’ gaur, iluntzea girotzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 2a, 02:00

Giro ederra izaten da udako arratsetan Ereñotzuko Irrintzi tabernan. Eguraldi onak la­gun­duta, asko izaten dira te­rrazan elkartzen diren auzo­tarrak. Giro on hori sustatu eta mantentzeko proposamen berri bat dute oraingoan: uztaileko ostegunetan musika emanaldiak izango dira. Gaur­koa izango da aurre­nekoa, Duo Do Portu tal­dea­rekin, 21:00etan. Gainontzeko lau ostegunetan berriz, Roberto Yaben, Juan Mari Beltran Hirukotea, Idoia ta Kixtiñe eta MM’Atarrak taldeekin goza­tzeko aukera izango da; lau kon­tzertu horiek 20:30-21:30e­tara izango dira.

«Auzo Udalaren laguntza ezinbestekoa izan da»
Irrintzi tabernak Kronikari aitortu dionez, bazuten halako zerbait antolatzeko asmoa, «baina arazoa betikoa zen, ekonomikoa». Auzo Udalaren proposamena entzun zute­ne­an beraz, ezin ezetzik esan: «sostengu ekonomikoa klabea izan da». Hasiera bateko hel­bu­rua zen Hernaniko taldeek ematea ostegun guztietako kontzertuak. Az­kenean ez da posible izan, eta bi ez dira bertakoak izango. Hala ere, giro ona ziurtatua izango da, eta beraz, ereño­tzuar eta her­na­niar guz­tiak gonbidatu di­tuz­te os­tegunetan Ereñotzuko Irrin­tzi tabernara gerturatzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!