Triatletak, galtza bete lan

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 1a, 02:00

Probez betetako hilabeteak izan dira pasa berri diren biak Zu­mitzako triatletentzat.
Maia­tzaren 16an Iruñako triatloian izan ziren (Ironman erdia), eta Urko Indaberea 89ga­rren izan zen 4h57min06seg denborarekin; Asier Ocon 178ga­rren pos­tuan helmugaratu zen, 5h­15min11seg denborarekin; eta Kepa Pikabea 210garren postuan, 5h21min37seg denborarekin.
Egun bat beranduago, Bar­tze­lonako Calellako Iron­man er­dia jo­katu zen , eta bertan ere, ez zu­ten hu­tsik egin Zu­mi­tzako tria­tle­tek: Ima­nol Sa­­gar­zazu 111garren izan zen 4h52­min15seg denborarekin; Lan­­­der Muñoa 165garren, 4h59­min­32­seg denborarekin; eta Xa­bat Aizpioleak 872ga­rren egin zuen 5h56min18seg denborarekin.
Maiatzaren 23an Hon­da­rribiako triatloi eguna jokatu zen, eta Zumitzako bizkorrena Xa­bat Aizpiolea Iradi izan zen, 171garren, 1h28­min49seg denborarekin; Ha­ritz Zubillagak 177ga­rren egin zuen 1h29min­10seg denborarekin.

Ekainean, lau probatan
Ekainean ere, erritmo berean aritu dira Triatletak. Ekai­na­ren 6an Aritzalekuko triatloi olinpikoan izan zen Xabat Aizpiolea, eta 159garren egin zuen 2h51min55seg denborarekin.
Zarauzko triatloia ekainaren 13an jokatu zen, eta emaitzak izan ziren: Imanol Sagarzazu 48ga­rren, 4h32min57seg.; Urko Indaberea 148garren,  4h49min­41seg.; Iban Fernandez 255ga­rren, 5h01min45seg.; eta Lander Muñoa 282garren, 5h05min­07seg denborarekin.
Egun bat beranduago, Do­no­triku sprint triatloian izan zen Xabat Aizpiolea, eta 130ga­rren egin zuen 1h26min12seg denborarekin.
Lekeitioko sprint triatloiean bik hartu zuten parte, ekainaren 20an:  Haritz Zubillaga 143­garren, 1h13min02seg; eta Xabat Aizpiolea 205garren 1h17min­55seg denborarekin.
Azkenik, ekainaren 28an 204­garren postuan bukatu zuen Ha­ritz Zubirik Onditz oroituz triatloia, 2h39min07seg denborarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!