Ignacio Ocio omenduko dute uztailean, «eskubaloia bizirik egotearen arduraduna»

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 1a, 02:00

«Ignacio Ocio da egun Her­nanin eskubaloia bizirik ego­tea­ren arduraduna edo erruduna, eta merezi duen errekonozimendua eman nahi dio­gu» dio Hernaniko Eskubaloi tal­deak, Kronikara bidalitako oharrean. Jarri dute data: uztailaren 18an omenduko dute Ignacio Ocio, Hernaniko eskubaloiaren alde egin duen lan guztiagatik.
Eskubaloi taldeak azaldu duenez, Ignacio Ociok lan haun­dia egin zuen kiroldegia erai­kitzeko: «bera da kiroldegia eraiki izanaren arduradu­ne­tako bat; eta baita bigarren pista ere. Orduan talde asko zeuden, eta entrenatzeko zailta­sun ugari izaten zituzten... probintziako gainerako klu­ben inbidia zen».

Entrenatzaile gisa, eskarmentu haundikoa
Kiroldegiaren alde egindako lana eskertzekoa bada ere, Eskubaloi taldeak entrena­tzaile gisa izan duen ibilbidea goraipatu nahi du: «taldeko entrenatzaile goraipatuena izan da. Ohorezko mailako nesken taldearekin Europan jokatu zuten; eta baita probintzia mailako txapelketetan, igoera faseetan... denboraldi berean neska eta mutilak entrenatzera ere iritsi zen. Bere anekdota, malko, izerdi eta odolarekin klubaren historia idatzi daiteke... Balore asko irakatsitako entrenatzailea izan da: herria, koloreak eta lana maitatzen erakusten zien, berarekin aritzen ziren guztiei. Gaur egun ere, berak utzitako kastak laguntzen gaitu goazen lekura goazela. Bukaeraraino borrokatzen erakutsi izan digu, helburua lortu arte».
Ignacio Ocio ez da momentu onak pasatzen ari, eta Eskubaloi taldeak babesa eman nahi dio: «osasun arazoak ditu, eta berak dioen moduan, bizitzako partidurik garrantzitsuena ari da joka­tzen. Guri emandako guztia itzuli nahi diogu, eta borrokan jarraitzera animatu, helburua lortu arte».

Omenaldia, uztailaren 18an
Ekitaldi txiki bat antolatu dute. bazkari baten bueltan, uztailaren 18an, eta bere bizitzaren parte izan diren guztiak gonbidatu dituzte, parte har­tzera. Izena emateko: 669 845 896. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!