Kronikak Argazki lehiaketa antolatu du aurten ere, San Joan jaietan. Hainbat sari banatu dira, eta horietako bat, Sari Berezia, herritarrek aukeratu behar dute. Facebooken dago argazki bilduma eta ‘Atsegin dut’ gehien jasotzen dituen argazkiak irabaziko du. Argazki bati baino gehiagori emanez gero, ez da boto horietako bat bera ere izango kontuan.