Alerta naranjak jarraitzen du, beroagatik

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 1a, 02:00

BEROA hizpide izaten ari da azken egunetan, eta gaurko ere, alerta naranja emana dago, muturreko tenperatura oso altuengatik eta iraun­korragatik. Atzo bezala, gaur ere 35ºCak gainditzea aurrei­kusten da. Hori horrela, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sai­letik hainbat gomendio eman dituzte: likido asko edan, be­reziki ura, egarria izatera itxa­ron gabe. Arin jan: entsaladak, gazpatxoa, barazkiak... Itxi lei­hoak eta jaitsi pertsianak. Arropa egokia erabili. Ariketa fisikoa egin behar bada, bero gutxien dagoen orduetan egin. Ez geratu ibilgailu barruan, aparkatuta eta itxita badago. Etxean 35º baino gehiago badaude, komeni da dutxa edo bainu hotzak hartzea. Arreta jarri adineko eta haurretan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!