Pausokaren alde, pelota partidua antolatu dute bihar, Antiguako frontoian (22:00). Titin IIIa eta Ekaitz Saralegik jokatuko dute elkarren kontra, Hernaniko bi atzelarirekin: Gorrotxategi eta Aizpitarte. Sarrerak salgai daude, Antiguako Foto Miki dendan eta Tandem Berri dendan. Emailez ere lortu daitezke: sarrerakpilotapartidua@gmail.com. Hernaniarrei dei egiten diete animatzeko.