Finalaren atarian, agur Herriarteko Txapelketari

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 1a, 02:00

Zaila izango zela bazekiten, eta, azkenean, ezinezkoa izan da. Finalaren atarian gelditu da Astigarraga He­rriarteko txapelketan, Azpei­tiaren kontra galduta.
Talde haundia da Azpei­tia, Herriarteko Txapelketan izena duena, eta halaxe dela erakutsi du oraingoan ere. Astigarragaren kontra 2 eta 1 irabazi baitu, bai joaneko eta baita bueltako partiduetan ere.

Jubenilak, ondoen
Joaneko partiduan gertatu zen moduan, oraingoan ere jubenilak izan dira Azpeitia mendean hartu duten bakarrak. Hain zuzen, 22-11 irabazi zuten Oiarbide eta Otañok.
Loidi eta Sanchez nagu­siek, berriz, 18-22 galdu zuten, eta Exposito eta Olarra kadeteek ere galdu, 14 eta 22.
Gauzak horrela, He­rriar­teko Txapelketatik kanpo geratu da Astigarraga, baina helburuak beteta, eta pozik. Izan ere, lehengo urtean final laurdenetaraino iritsi ziren astigartarrak, eta aurtengo helburua, gutxienez, ho­rrai­no iristea zen.
Lanak ondo egiten segi eta datorren urterako helburua, finalera iristea izango da.

Finala, igandean
Herriarteko Txapelketako fi­nala igandean jokatuko da, 10:30etan Donostiako Atano III pelotalekuan. Elkarren kontra ariko dira, txapela herrira eramateko lehian, Azpeitia eta Tolosa.

Binakako Txapelketan aurrera egin ezinda, deskantsatzeko tartea izango du orain Gurutzealdek.

Astigarragak ezin izan du Azpeitia gainditu, eta Herriarteko finaletik kanpo geratu da. Finala igandean jokatuko dute Azpeitiak eta Tolosak.

Gurutzealdek, atsedena
Oier Gurutzealdek ere lana majo egin du denboraldi honetan. Ostiralean Euska­diko Binakako Txapelketan jokatu zuen Asteasuinzarra­rekin, Abadiñon. Lan polita egin bazuten ere, azkenean Lertxundi eta Landa izan ziren garaile, 40 eta 31.
Hemendik aurrera, des­kantsatu eta datorren ur­te­ra­ko indarrak biltzeko aukera izango du Gurutzealdek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!