Egunpasak eta mila ekintza, udaran

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 1a, 02:00

Ekintza ugari antolatu dituz­te Gazte­lekuan, uztai­le­ra­ko. Gaur ber­tan, egun pasa egin­go dute hondartzan, 10:00e­ta­tik 17:00e­t­ara, baina aurretik, Pa­sai San Pedro eta Pasai San Juan artean txalupan ibiliko dira (prezioa: euro bat).

Lokala ere zabalik
Irteera egunetan ordutegia aldatu egingo da zertxobait, eta egiten diren ekintza batzuk ordaindu egin be­harko dira. Baina gai­non­tzeko egunetan, Gaztelekuan bertan izango da ondo pa­sa­tzeko aukera, ohiko ordute­gian (11:00-14:00) eta doan.
Gaztelekuak astelehenetik ostiralera ematen du zer­bi­tzua, goizez, eta uztailaren 31n itxi egingo da.
Informazio gehiago, Gaz­teen In­for­ma­zio Gunean: 616 599 334 / gaztein­for@astiga­rraga.eus.

Uztailak 2: sorpresa.
Uztailak 3: Hondartzara irteera.
Uztailak 6: Eskulanak.
Uztailak 7: Santa Klara uhartera irteera (5 euro; 10:00-17:00).
Uztailak 8: Izozki tailerra.
Uztailak 9: Gaubela Gaztelekuan.
Uztailak 10: Gosaria Gaztelekuan.
Uztailak 13: Zesta puntako zestoa egiteko tailerra.
Uztailak 14: Kirola: zesta punta.
Uztailak 15: Globo gerra.
Uztailak 16: Arcachonera irteera (25 euro; 08:00-20:00).
Uztailak 17: Erlajazio tailerra naturan.
Uztailak 20 eta 21: Murala.
Uztailak 22: Santiago Mendira irteera (10:00-14:00).
Uztailak 23: Jaietako bazkaria.
Uztailak 24-27 eta 31: itxita.
Uztailak 28-29: Festetako balorazioa.
Uztailak 30: Agur festa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!