Udal talde politikoa eratuko da gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 1a, 02:00

Ehuneko ehunean lanean hasteko falta diren izen­da­penak egingo dituzte gaurko ez ohiko Plenoan. Arratsal­deko 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.

Batzorde eta zingeotzien izendapena
Hasteko, Plenoak zenbatero eta noiz egingo diren ze­haztuko da gaur. Era berean, Udal talde politikoa eratuko da, eta alkatetzako ebazpe­nen berri emango da, ondo­rengo gaien inguruan: talde po­litikoen lokalen banaketa, zi­negotzi delegatua izen­da­tzea, tokiko gobernu ba­tza­rra eratzea eta alkate ordea izendatzea.
Horrez gain, gaur ze­haz­tu­ko dira batzorde informa­ti­boa, kontratazio mahaia eta ordainketa erregimena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!