Markagailuari buelta ia, baina ezin Olaizolak

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 30a, 02:00

Oso urruti izan zuen aurrena, galduta ia, Buruz Buruko Txa­pel­ketaren finala Aimar Olai­zo­lak. Eta oso gertu ondoren, markagailuari kolpe haundia emanda, partidua berdintzeraino. Baina ezin izan zuen borobildu, eta 22-19 galdu zuen Mikel Urrutikotxearen kontra.
Oso gogorra eta ikusgarria izan zen finala, hasieratik bukaerara. Partidu haundia jokatu zuen bizkaitarrak, eta sakeak txokotik eginda, nagusi izan zen peloteoan. Eutsi eta eutsi aritu zen goizuetarra, eta aurretik jartzea ere lortu zuen (7-5), baina hortik aurrera, tarte haundia egin zuen Urrutikoetxeak, erabakigarria ia (10-19).

Erremontada, oso gertu
Ez zuen etsi Olaizolak, ordea, eta bere onena erakutsita, 19na berdindu zuen. Baina dena alde zuela zirudienean, bi paretaz lortu zuen 20garrena Urrutikoetxeak, eta beste bi gehiago sakez; zabaletik atera zituen bakarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!