«Arnas aparatuen gaixotasunak ez dira preskribatzen»

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 30a, 02:00

Arnas aparatuen gaixotasunen gaia lantzen jarraitzen du CCOOk, eta amiantoarekin edo silizearekin lan egin dutenak animatu nahi ditu, «lehenbailehen gaixotasuna eta bere jatorri profesionala hautematera». Horregatik, guztiei luzatu die gonbitea, CCOOra jo eta gaiari buruzko informazioa jasotzeko, «zure osasuna ba­bes­tu eta eragin dizuten kaltea konpentsatzeko».
Izan ere, CCOOk azaldu du arnas aparatuen gaixotasunak ez direla preskribatzen, eta pentsioduna izan arren, konpentsazioa jaso daitekeela: «pentsioduna izanda ere, ezintasun absolutua aitor dakiguke gaixotasun profesionalagatik, eta horrek pentsioa haundituko luke».

Konpentsazio eskaera, Gizarte Segurantzari eta enpresei
Horretarako, gaixotasuna eta bere jatorria ahal bezain azkar detektatzea gomendatu diete: «lehenik, gure osasunaren hobebeharrez, eta bigarrenik, dagozkigun konpentsazio ekonomikoak eskatu ahal izateko, bai Gizarte Segurantzari, eta baita lan egin genuen enpresei». Bigarren hori lor­tzeko, salaketa jartzea beharrezkoa dela gogoratu dute.
Bestalde, aditzera eman dute badagoela zaintza plan bat, amiantoarekin lan egin dutenentzat, eta CCOOk plan ho­rren funtzionamendua zain­­tzen duela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!