Agenda bateratua martxan jartzeko, bilera gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 30a, 02:00

Agenda bateratua sortzeko lanetan da Urumeako Kroni­ka, herritar talde baten eskae­rari erantzunez. Asmoa da, agenda egiteko modu berri bat martxan jartzea www.kroni­ka.eus web orrian, eta bertan, herritarrek eta elkarteek parte hartu ahal izatea.

Bailarako elkarte eta talde guztiek parte hartzea da nahia, antolatzen den edozer agendan azaldu dadin.

Horregatik, bilera deitu du gaur, arratsaldeko 19:00etan Her­na­niko AEKren lokalean (La­rra­mendi 11), agendaren egitura eta funtzionamendua ados­teko. Eta Urumea bai­la­rako elkarte eta talde guztiei luzatu nahi die deia, bilerara azaldu eta agendan parte hartzeko.

Elkarte eta taldeek, agenda elikatzeko aukera
Orain ere, Kronikak badauka agenda web orrian, baina askotan zaharkituta geratzen da, ekitaldiak egunez edo orduz aldatzen direlako. Ho­rre­gatik, helburua da elkarte eta taldeek eurek izatea agen­da elikatzeko aukera, eta alda­ketak eguneratzea, informazio osatuagoa izateko.
Eta horregatik, bailaran antolatzen den edozer bertan azaldu dadin, nahia da bai­la­rako elkarte eta talde guztiek parte hartzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!