Maila haundiko pelota partidua jokatuko da ostiralean, gaueko 22:00etan Donostiako Antiguako frontoian, Pausoka elkartearen alde. Eta protagonista izango dira bi pelotari hernaniar: Aitor Gorrotxategi eta Eneko Aizpitarte. Atzean ariko dira biak, eta ezin aurrelari hobeak izango dituzte lagun: Titin III eta Ekaitz Saralegi, pelotari profesional oihak.
Gorriz jokatuko du Gorrotxategik, Titin IIIrekin, eta urdinez Aizpitartek, Ekaitz Saralegirekin.
Antiguako pelota eskolak eta Pausokak antolatu dute jaialdia, eta bertan lortutako diru guztia elkartearentzat izango da.
Sarrerak salgai
Partidua ikusteko sarrerak, salgai daude dagoeneko. Batetik, Antiguako bi dendatan erosi daitezke: Foto Mikin (Matia kalea, 3), eta Tandem Berrin (Matia kalea, 52). Eta bestetik, email bidez eskuratu daitezke partidurako sarrerak, sarrerakpilotapartidua@gmail.com helbidera idatzita.
Hiru aukera horietan, 10 euroan dauzkate salgai sarrerak. Eta egunean bertan ere izango da erosteko aukera, frontoian bertan, 12 euroan.