Mutil kadeteek irabazi dute Udaberriko Batel Liga

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 29a, 02:00

Hernaniko mutil kadeteak Gipuzkoako Udaberriko Batel Ligako txapeldunak dira. Larunbatean irabazi zuten bandera, Zumaian. Bertan jokatu zen seigarren eta azken estropada, eta gainerako estropadak, eta azken hau ere irabazita, izan dira txapeldun. Zumaian, 05:46:70eko denboran bukatu zituzten lanak, San Pedrori 7,35eko diferentzia aterata. 
Bigarren batel bat ere lehiatu zen maila berean eta zazpigarren geratu ziren. Ligan ere bai. Bestalde, neska promesa mailan, azken jardunaldi ho­netan ez zuen Hernanik parte hartu, baina ligan bai, eta bosgarren geratu dira. Gauza bera infantil mutilek, eta laugarren geratu dira ligan.

Maialen, zazpigarren
Gipuzkoako Traineru Liga­ko hirugarren jardunaldia jokatu zuen atzo Zumaian Maialen traineruak eta zazpigarren geratu zen (11:37,52). Zumaia izan zen nagusi (10:29,17). Hernania­rrak seigarren dira sailkapen orokorrean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!