Hirugarren bandera bat astinduz bukatu dira aurten San Joanak

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 29a, 02:00

Aurtengo San Joanetan, Kantuz abesbatzako eta Arraun Elkarteko kideak izan dira omenduak eta igo bezala, beraiena izan zen banderak jaisteko ardura, jaiei bukaera emanez. Larunbat gauerdian izan zen, Plaza bete-bete zegoela. 
Behin banderak jaitsita bertso bana kantatu zuten elkarrekin. Astinduko duten hurrengo bandera, Kontxakoa izango dela adierazi zuten arraunlariek. Eta Kontxakoa ez, baina hirugarren bandera bat izan zen balkoian, herenegun. Mutil kadeteek Gipuz­koako Udaberriko Batel Liga irabazi zuten larunbatean bertan (Zumaian jokatu zen azken estropada) eta udale­txean izan ziren, lortutako bandera astintzen. Zezensuz­koarekin eta su artifizialekin datorren urtera arte agurtu ziren San Joanak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!