Oskar eta Txiki txapeldun, Futbolin Ligan

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 30a, 02:00

Zikuñagako Auzo Elkarteak eta Parrita tabernak antolatuta, 2garren Futbolin Liga jokatu dute Zikuñagan, eta 10 bikoteren artean, Oskar eta Txiki izan dira onenak berriro, puntu bateko aldearekin. Javi eta Jose izan dira bigarren, eta Rober eta Iñaki hirugarren. Hiru bikoteek, Donostiako Carlos eta Arinekin, jokatuko dute ZikuTxampions txapelketa, auzoko jaietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!