Pelota partidua Antiguan

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 29a, 02:00

Pausokaren alde, pelota partidua antolatu dute ostiralean, Antiguako frontoian (22:00). Titin IIIa eta Ekaitz Saralegik jokatuko dute elkarren kontra, baina ez dira bakarrik ariko. Atzean, Hernaniko bi pelotari izango dituzte laguntzen: Gorrotxategi eta Aizpitarte. Sarrerak salgai daude, Antigua­ko Foto Miki dendan eta Tan­dem Berri dendan. Emailez ere lortu daitezke: sarrerakpilotapartidua@gmail.com. Hernaniarrei dei egiten diete animatzeko. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!