San Joanetako Argazki Lehiaketan, sari berezia aukeratzea falta da eta hori herritarren esku utzi du Kronikak. Gaurtik aurrera izango da aukera bozkatzeko, Urmeako Kronikaren Facebook orrialdean. Bertan, album bat argitaratuko da argazki guztiekin eta Atsegin dut emanez bozkatu ahal izango da. Pertsona bakoitzak argazki bat bakarrik bozkatu dezake. Ostegunean bukatuko da epea.