Helduentzako irteera antolatu du Mendiriz Mendik, larunbatean. Mendi irteera berezia izango da, Ganbo (1.402 m) igoko baitute gauez. Gaueko 23:30etan jarri dute hitzordua. Frontala behar beharrezkoa dela azaldu dute eta makuluak eramatea ere gomendatzen dute. Izena emateko egunak: astelehena eta osteguna (20:00-21:00), elkartean.