Adiorik ez, datorren urtera arte baizik!

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 28a, 02:00

Bost egun eta gero, San Joanek eman dute berea eta datorren urtera arte agurtu dira. Atzo gauerdian bukatu ziren festak, Kantuz abesbatzako eta Arraun Elkarteko kideek banderak jaitsi­ta. Eta azkeneko festa eguna go­go­tik gozatu zuten askok. Azke­neko sokamuturra eta Axeri Dantza egin ziren, goizean goiz, eta ondoren, herri kirolen txanda izan zen. Berezitasun bezala, bolatoki mugi­ko­rra jarri zen Plazan eta adin desberdinetako herrita­rrak eraka­rri zituen. Gelditu gabe aritu ziren lau orduz. Urtero bezala, Urrezko Aizkolari Txapelketako jardunal­dia ere izan zen eta Jon Rekon­dok erraz irabazi zion Iñaki Azurmen­diri; lan guztietan izan zen nagusi. Iñaxio Perurenak, berriz, erakus­taldia eman zuen 4 harri desberdinekin.
Arratsaldean, San Joan Kon­partsak Errugbi elkartea­ren 50 urteetako historia an­tzez­tu zuen, Kaxkoan barrena.
Atzokoa, Elkartasun Eguna ere izan zen eta preso eta iheslariak gogoan izan zituz­ten bai manifestazioan, bai ondoren egin zen bazkarian. 

Musika Bandaren bideo batzuk ikusgai daude youtuben:

2015eko SAN JOAN ERRONDA

San Joan 2015 A IGARONDO Hernaniko Musika Banda

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!