Ansa II eta Zubiri, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 28a, 02:00

Imanol Ansa urnietarra eta Aritz Zubiri goizuetarra dira Promozio Txapelketako txapeldunak. Atzo, 40-39 nagusitu zi­tzaizkien Segurola eta Larraña­gari finalean. Markagailuak erakusten duen bezala, oso lehia estua izan zen. Gutxigatik bazen ere, txapeldunak aurretik joan ziren partiduaren hiru laurdenean (5-4, 13-13, 18-11, 25-20, 30-25), baina azken zatian majo sufritu zuten txapela lor­tzeko. Segurola eta Larrañaga hiru tantoko aldea ateraz aurretik joan ziren: 33-36 eta 35-38. Baina azkenean, Urumea aldean geratu ziren txapelak.

Beteranoa eta berria
Zubiri txapelketako beteranoa zela esan liteke eta Ansa berriz, berrietako bat. Apirilean debutatu zuen profesionaletan, beste hiru gazterekin, eta dagoeneko lortu du bere lehenengo txapela. Zubirik bigarrena lortu du, denbora gutxian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!