Uztaila eta irailean ere, ikastaro ugari

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 28a, 02:00

Udan ere izango da KZ Guneko ikastaroak jasotzeko aukera, guztiz dohainik. Uztailean, lau ikastaro izango dira aukeran, eta irailean, hamar. Abuztuan ez da ikastarorik izango, KZ Gunea itxita egongo baita.
Uztaileko lau ikastaroak ho­na­koak dira: Oinarrizko internet, Google Apps, Dropbox eta Pinterest. Uztaileko ordutegia: 09:00-13:00. Irailean, berriz, auke­­­ra zabalagoa izango da: Oina­­rrizko internet, Gmail, Google Drive, Sare sozialak, Irudia, Ofimatika, Instagram,  Facebook, Argazki ukitua GIMP erabiliz, eta Twitter. Iraileko or­du­tegia: 09:00-13:00 eta 16:00-20:00. Izena emateko: 943 02 36 50 edo tutor.hernani@kzgunea.net. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!