Jendetza bildu zen Plazan, arratsaldearen azken partean, bertso ederrekin gozatzeko. Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Jon Maia eta Miren Amuriza aritu ziren oholtza gainean, eta bertsolariak bezala, maila haundikoa izan zen bertso saioa ere. Umorerik ere ez zen faltatu, eta nola ez, etengabeak izan ziren txalo zaparradak ere, bertsolarien ateraldiei segita.