Hernaniko Bola Txapelketako azken tiraldia ostegunean izan zen eta hiru tiraldiak kontuan hartuta, Antonio Miner eta Miguel Burugain berdinduta geratu ziren, 100 brila botata. Desenpatean, Miner izan zen nagusi. Atzetik geratu ziren: Miguel Arrospide (91 brila), Leandro Miner (70 bola) eta Ibon Miner (67 bola). Gipuzkoa mailakoa ere jokatu zen eta Ceferino Agirrek irabazi zuen. Miguel Burugain bigarren izan zen eta Martin Retegi hirugarren.