Meatzarien eta ikazkinen gisan jolas, txikienek

Kronika - Erredakzioa 2015eko ekainaren 27a

Haurrentzako jolasak izan ziren atzo goizean, Atsegindegin. Baina jolas bereziak izan ziren, nolanahi ere. Besteak beste, mea­tzarien edota ikazkinen gisan aritu ziren txikienak. Egurra moztu behar izan zuten, gurdiak mugitu, txondorrak egin... Baina lana egiteaz aparte, dibertitzeko parada ere izan zuten: goitibeherak, zankoetan ibili, boleibolaren moduko jokoa, penaltiak... Haurrez bete zen Atsegindegi, goiz osoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!