Uztailaren 1ean bukatuko da epea, aurtengo IBIa (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga) ordaintzeko. Helbideratuta dutenei, egun horretan kobratuko diete, eta helbideratuta ez dutenek, erreziboa eskatu behar dute udaletxeko harreran, etxean jaso ez badute.