Final haundian izanen da Goizueta, Herriarteko Txapelketan. Aurreko ostiralean, hiru partidu irabazi behar zituzten, Arbizuren kontra. Ba den-denetan nagusitu ziren pilotari goizuetarrak!
Datorren larunbatean jokatuko dute finala, 09:30etan Iruñako Labriten, eta Esteribar izanen dute aurkari.
Salaberriak, beste bi txapela
Iker Salaberriak, bere aldetik, sasoi bete-betean jarraitzen du. Bi final jokatu zituen aurreko asteburuan, Gaskue lagun, eta biak irabazi zituen: larunbatean, 22-3 nagusitu zen Errenteriako Txapelketan; eta igandean, emaitza berarekin jantzi zuen txapela Herreran.
Beste final baten bila ariko da igandean, goizeko 09:00etan Añorgan. Gaskuerekin ariko da berriro, Orbegozo eta Muruaren kontra.