Behin bere maila berreskuratu duela, borobiltzea bakarrik falta du Aimar Olaizolak, eta bihar dauka aukera paregabea, txapelen bide gozora bueltatzeko. Buruz Buruko Txapelketaren final haundia jokatuko du, Mikel Urrutikoetxearen kontra, arratsaldeko 17:00etan Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Bigarren partidua izanen da.
Berez, Oinatz Bengoetxeak behar zuen Olaizolaren aurkari bihar, baina leitzarrak uko egin zion finala jokatzeari, behatza min hartuta zeukalako oraindik. Horrela, torneoko hirugarrena ariko da, Urrutikoetxea bizkaitarra.
«Partidu gogorra eta peloteatua izanen da»
Ez du partidu erraza espero goizuetarrak: «Mikelek berea jokatzen badu, partidu gogorra izanen da, eta oso peloteatua. Bere kontra hala izaten da, altura asko ematen dio pilotari, eta oso ongi defenditzen du. Zaila da tantoak azkar bukatzea».
Duela hilabete baino «txispa gutxiagorekin» dagoela onartu du Olaizolak.
Finala ikusteko, sarrera batzuk badaude oraindik, interneten: www.asegarce.com eta www.aspepelota.com. ETB 1ek zuzenean emango du partidua, 17:00etatik aurrera.