Zubirik final haundia gaur, Promozioko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 27a, 02:00

Beste txapela bat jantzi nahi du Aritz Zubirik gaur. Pro­mozioko Txapelketaren final haun­dia jokatuko du, Ansa II lagun, Segurola eta Larraña­garen kontra. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da jaialdia Galarretan, eta bigarren partidua izanen da finala.
Semifinala eroso irabazita iritsi dira Ansa II eta Zubiri finalera, 40-31 nagusitu baitziren Otaegi eta Martirenaren kontra. Segurolak eta Larra­ña­gak, berriz, estu eta larri menderatu zituzten Matxin VI eta Labaka, ostegunean (40-39), partidu ikusgarri batean.

Aurrekaria kontra, Zubirik
Baina hala ere, ez dira faborito izanen, Ansa II eta Zubiri. Aurrekaria, torneo honetan bertan, kontra daukate: 35-17 galdu zuten ligaxkan, Segurola eta Larrañagaren kontra. Horri buelta eman beharko diote gaur, txapela janzteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!