Elkarteei deia, astearteko bilerarako

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 27a, 02:00

Agenda bateratua osatu nahi du Kronikak, Urumea bailarako elkarte guztiekin, irailerako. Horretarako, bilera antolatu du datorren asteartean, arratsaldeko 19:00etan Hernaniko AEKren lokalean (Larramendi 11, behea), agendaren egitura eta funtzionamendua adosteko. Elkarte guztiei luzatu die deia, bilerara azaltzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!