Santa Anako argazki zaharrak biltzen

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 27a, 02:00

Santa Ana eguna izango da uztailaren 26an, eta egun horretan, Sagardo Eguna ospatuko du Sagardun Partzuergoak. 40garren urteurrena izango du, gainera, eta horregatik, herritarrei eskatu diete, 1975etik aurrerako Sagardo Eguneko argazki zaharrak eraman edo bidaltzeko. Sagardoetxean utzi daitezke, eta eskaneatu ondoren bueltatuko zaizkie jabeei. Informazio gehiago: 943 55 05 75 edo info@sagardun.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!