Zail jarri zaizkio gauzak Astigarragari Herriartekoan. Finalera pasatzea da orain erronka, eta horretarako irabazi beste aukerarik ez du. Finalerdietan Azpeitiaren kontra ari da indarrak neurtzen, eta joaneko partidua 1-2 galdu zuten.
Pelotan, beste edozein kiroletan bezala, dena da posible eta Astigarraga buelta ematera aterako da bihar. 17:00etan jokatuko du bueltako partidua, finalerako pasea, Astigarragako pelotalekuan, eta zaleen bultzada behar beharrezkoa izango du, pasea lortzeko.