San Joan bezperan, gauean, suak argitzen ditu Euskal Herriko herri asko, eta horietako bat da Astigarraga. Foru Plazan egin zuten sua. Herritar asko gerturatu ziren hain berezia den usadioaz gozatzera. Suaren bueltan zortzikoa dantzatu zuten Astigarreko dantzariek; eta herritar asko ere, animatu zen. Aurretik txistu doinuek alaitu zituzten herriko kalean. Zezen suzkoa ere izan zen.