Semperenatarrak bikain, joan den asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 27a, 02:00

Bi hitzordu dituzte gaur Asti­ga­rragako txirrindulariek: ka­de­teek Zallan izango dute Eus­kadiko Txapelketa; juniorrek be­rriz, Santa Lutzia Saria izan­go dute jokoan, Ezkio Itxason.

Urko Semperena, garaile
Infantilek denboraldiko azken lasterketa jokatu zuten joan den larunbatean, Zumaian. Telmo Semperena eta Jaime Romerok marka ederra egin zuten, 4garren eta 7garren postuan helmugaratuta. Atake ugari izan zituen lasterketak, eta Semperenak ondo eutsi zion Eizagirre garaileari, azken metroak arte. 
Igande goizean, kadete mai­lako Tomas Otermin eta Urko Semperenak San Joan Sa­ria izan zuten jokoan Agu­rainen, eta Urko Sem­perenak irabazi zuen, oso emozionantea izan zen sprintean. Tal­deka ere, irabazi zuten Fullgas taldearekin. 
Juniorretan berriz, Gorka Urkiolak Gipuzkoako bueltan hartu zuen parte. 4 jardunaldi jokatu dira, eta azkenekoa izan da oparoena Urkiola aritzen den Fullgas taldearentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!