Udararekin batera, eguzkia eta beroa iritsi dira. Gaurko laino ugari espero badira ere, datozen egunetarako eguraldi ederra emana dago. Beroari aurre egiteko alternatiba bat nahi dutenek, plan aproposa dute kiroldegian. Ekainaren 6tik zabalik daude bi igerilekuak. Hiru hilabetez, irailaren 6ra arte egunero egongo dira zabalik 10:00ak eta 20:00ak bitarteko ordutegian; belardian 20:30ak arte egon daiteke.
Prezioei dagokienean, sarrera egunekoa izaten da: 18 urtetik gorakoentzat 5,65 eurokoa; eta txikientzat 3,60 eurokoa.