Atzo arratsaldean izan zuten gaztetxoek beren abileziak erakusteko aukera. Zezen txikiak ederki toreatu zituzten batzuek, baina besteren batek susto ederra ere hartu zuen. Pottoka gainean ibiltzeko tartea ere izan zuten herriko gaztetxoenek. Atzokoa izan zen San Joan hauetako aurreneko zezen txiki eta pottoka saioa, eta gaur eta bihar berriro ere hondarrezko plazara ateratzeko aukera izango da, 17:30etan, Latsunbe auzoko kirol pistan.