Giro ederra bazkaritan, eta are hobea, bazkalondorenean

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 26a, 02:00

Herriko gazteek ere ederki ospatu zuten atzo koadrilen eguna. Gazte Asanbladak antolatuta, Tilosetan bazkaldu zuten zientoka lagunek. Ondoren, erritmo biziko emanaldi bat ere izan zuten, eta arratsaldea kale-bueltan pasa zuten, sugarra botatzen zuen karrozaren atzetik, musikaren erritmora dantzan. Eguraldiak eta giroaren berotasunak estutua, ur eske aritu ziren, eta baita jaso ere, balkoiren batetik!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!