Anastasia Leundak urteak daramazki artilezko edota ezkurrez egindako jantzi eta pitxiak egiten. Haren omenez, erakusketa jartzen ari dira goizero arkupetan, eta, gainera, amona Anastasiak egindako pitxiak ematen dituzte opari. Bueltan, argazki bat ateratzeko deialdia luzatu dute, Anastasiak egindako opariak eskertzeko. Bihar izango da, 13:00ean arkupetan.