Beti Ola Elizatxo txarangak jarri zuen atzo giroa, goiz partean. Gora eta behera ibili ziren Kaxkoan zehar, koadrilen arteko brindisaren aurretik, eta ondorenean ere, jarraitu zuten inguruko txokoak alaituz. Arratsaldean, Betikoak txarangak hartu zien erreleboa eta eguna Incansables txarangaren erritmora bukatu zen.