Festetako aurreneko Axeri Dantza indartsu atera zen atzo. Gaupaseroak eta goizean goiz fresko-fresko jaikitakoak bildu ziren Plazan, axeriaren dantza pauso arinei begiratzeko, eta horrelaxe erori ziren tranpan gehientsuenak. Sokamutilek ixilpean inguratu zituzten ikusmiran zeuden guztiak, eta maxkuriak astinduta, gorri-gorri eta bero-bero utzi zituzten hainbat bizkar, hanka eta beso. Herritarrak ere animatu ziren axeriaren joko maltzurrean sartu eta lagunen bat ezustean harrapatzen, haren bizkarra maxkurien bistan uzteko. Bisitariak ere ez ziren libratu, eta batek baino gehiagok susto galanta hartu zuen. Gaur eta bihar ere izango da Axeri Dantzarekin gozatu eta esnatzeko aukera.