Brindisera argazkia ateratzera gerturatu eta inoiz baino jende gutxiago plaza erdian... Zer gertatzen ote? Bazterretara begiratu eta hantxe denak itzalpean! Hala ere, Muzki koadrilako kideek hitza hartu orduko ahaztu zituzten eguzkiaren beroak. Blusa koloretsuak soinean eta basoak eskutan, giro ederrean eta kantuan egin zuten topa.