Atzokoa nahikoa izan ez zutenentzat, asteburua aurretik!

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 26a, 02:00

Koadrilen eguna, umore­an eta lagunartean ondo pasa­tzeko eguna zen atzo­koa, Muzki koadrilak brin­disean esan bezala. Eta esandakoari zintzo obedi­tuz, gogotik go­za­tu zuten herriko koadrilek, bakoitzak bere erara. Egune­ko parran­da egingo zuten batzuek eta goizaldera arte luzatzen den horietakoa beste ba­tzuek, baina ziur oraindik festarako indar eta gogoa izango dutela askok, ostiral eta larunbata geratzen baitira aurretik. 

Sokamuturra eta Axeri Dantza
Dianak esnatuko du eguna, Musika Eskolako dultzaine­roekin. Eta etxeratu gabe dabiltzanentzat eta goiztia­rren­tzat, Sokamuturra eta Axeri Dantza izango dira.

Jubilatuen festa eta bertso jaialdia
Azpimarratzeko bi ekintza ere izango dira gaurkoan. Alde batetik, Goiz Eguzkiko kideek egun osoko festa antolatu dute. Eta bestetik, urteroko bertso jaialdia izango da arratsaldean, Gudarien Plazan.

Haur, gaztetxo eta gazteentzat, aukera zabala
Haur, gaztetxo eta gazteek ere izango dute zerekin gozatu. Haurrentzako jokoak eskaini­ko ditu Kulki taldeak goiz partean, Atsegindegin: Indus­triaren kirol parkea.
Erraldoi eta Buruhaun­dien konpartsak ere ez du hutsik egingo. Eguerdian aterako dira kaleak girotzera Kris­kitiña dantza taldea­rekin eta Ostargi erraldoi konpartsa­rekin.
Horrez gain, 11-17 urteko gaztetxoentzat parke mun­dia­la antolatu dute Gazte Txokoak eta Kale Hezitzai­leek. Atsegindegin izango da, arratsalde partean.
Pottoka eta zezen txi­kietan ibiltzeko aukera ere izango dute txikienek, Latsunben.
Eta adin guztietako gaz­teentzat, egun osoko egi­taraua antolatu dute Sutu Jaiak! ekimenaren barruan. Chill out gunea ere prestatu dute Ave Maria parkean.

Denetariko musika
Festetan osagai garran­tzi­tsua izaten da musika eta gusto guztietarako eskaintza izan­go da: reggae gaua Molotoff irratiaren eszena­tokian, Jaiki Hadi taldearen emanaldia Urbieta kalean, Rock kon­tzertua Tilosetan, txaranga...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!