Preso eta iheslarien senideek deituta, kontzentrazioa egingo da gaur Plaza Berrin (20:00), txosnaren ondoan. Gaixotasun larriak dituzten presoak etxera lelopean izango da. Dei egiten diete herritarrei kalera ateratzeko: «Herria jaietan dago eta herritar guztiei gozatzea opa diegu, baina ezin ahaztu gure senideak, herritik milaka km-ra daudela eta beren bihotza herriko jaietan pentsatzen izango dutela. Jaietan ere ezin ahaztu gure senide presoen eskubideak behin eta berriro urratuak izaten direla».