Orain Hernanik oharra bidali du Kronikara, herritar guztiei San Joan jai zoriontsuak opa nahi dizkielako: «San Joan jai zoriontsuak opa dizkizuegu, eta hauetaz gehiago gozatu ahal izateko, errespetua eskatzen dizuegu pertsona guztiekiko. Gora San Joan!».
Aurreskuan, zinegotzi guztiek dantzatzearen tradizioa berreskuratzeko pausoak eman dituzte aurten eta hori ere nabarmendu dute: «Tradizio hori berreskuratzeko parte hartu dugu, ez gobernu taldeak soilik, eta emaitza bezala, asteartean dantzatu genuen EH Bilduk, Orain Hernanik eta PSEk batera. Zorionak!».